Eskola-Kirola jarduera

Zaharragoak garen horiei ikastola garaiko oroimenen inguruan galdetzen digutenean, ikasketa eta lagunak gogoratzeaz gain, kiroletako pasadizoak ere gogoratzen ditugu: hondartzan irabazitako final hura, Valentzian jokatutako saskibaloi txapelketa, hockey lehia bizkaitar edo katalanekin, Lizeoko tenis-pista zaharrean egiten ziren entrenamenduak, …

Gaur egun, berriz, behin guraso bihurtu garenean, gure seme-alabak disfrutatzen –eta  sufritzen ere- ikusten ditugu tomate / letxuga / limoi…direla, hondartzan, Berion, Bera-Beran…

Urteek aurrera egiten badute ere, Lizeoan kirolaren inguruan izan dugun ikuspegia ez da gehiegi aldatu. Atzo eta gaur, kirolak –eskolan zein eskolatik kanpo egiterakoan- gure garapenaren faktore garrantzitsua dela esan genezake, bestelako ikasketak eta bizipenak osatu dituen ekintza hezigarria.

Santo Tomas Lizeoaren ikuspegitik, beraz, zer eskainiko diogu kirolak ikasleari? Zein ezaugarri izan behar ditu kiro-ekintzak?

  1. Ongi izan fisikoa eta ohitura sanoak eragin behar ditu.
  2. Elkar-lanean hezitzea, talde-lana bultzatzeko faktorea izan behar du.
  3. Norberaren eta taldearen lana etengabe gainditu edo hobetzeko balio behar du.
  4. Euskaraz izan behar du

Eta nola saiatzen gara printzipio horiek indarrean jartzen?

  1. Lehenik eta behin, ahal den eskaintza zabalena egiten: pilota, saskibaloia, futbola, belar-hockeya, igeriketa…
  2. Partaidetza handiena sustatzen. Txikitatik, oraingoz Lehen Hezkuntzako 4. mailatik hasi eta batxilergoa amaitu arte Lizeoko taldetan parte har daiteke. Kirol batzuen kasutan, batxilergoa amaitu eta gero gure taldetan jardutea posible da ere.
  3. Gure Euskal Herriko tradizioan erroturiko kirolak lantzen saiatuko gara, eskupilota adibidez.
  4. Monitore eta ikasleei oinarrizko diziplina esijituz, entrenamendu zein partidatako asistentzian, jarreratan…

Mila ikasle inguruk osatzen dituzten Lizeoko ia ehun taldeak antolatu eta kudeatzeko badugu kirol egitura bat, Koordintzaile Orokor eta kirol bakoitzako arduradunez osatua. Azken hauen eginkizun nagusienetarikoa izango da taldeen osaketa zein gure monitoreen formazioa. 

ARDURADUNAK

  • Koordinatzailea: Xabier Ezeiza 
  • Laguntzailea: Unai Arriaran
  • Atletismoa: Martin Martinez de Murguia
  • Futbola: Iker Mendiluze
  • Hockeya: Gorbel García
  • Igeriketa: Aitor Beltran/Alain Lacambra
  • Pilota: Jose Mari Calonge
  • Saskibaloia: Gonzalo Martinez

HITZARMENAK

Gaur egun Lizeoak, kirol munduan, gure inguruneko taldeekin hainbat hitzarmen ditu indarrean:

  • Atletismoan Atletiko San Sebastian
  • Emakumezko hockeyean Real Sociedad
  • Gizonezko hockeyean Kale Lagunak
  • Saskibaloian Easo SBT
  • Gizonezko zein emakumezko futbolean Real Sociedad

Bestalde ikastolak eskola kirolean eta Santo Tomas Lizeoa K.E. Kirol federatuaren artean ere hitzarmena dugu.