Erreala Hockey Ligako txapeldunaren talde erdia Lizeotarra

Errealak atzoko egunean emakumezkoen Espainiako hockey liga txapelduna bihurtu zen play-off zirraragarri baten ondoren. Taldearen jokalarien erdia gure ikasle ohiak dira, gure hockey taldeetan ibilitakoak: Itxaso Sanchez, Nereba Belzunegi, Maite Telleria, Maider Altuna, Ane Segurola, Julene Etxeberria, Ane Erguin, Maria Goena eta Irati Arrillaga. Zorionak Errealari eta bereziki gure ikasle ohiei.

Bejondeizuela!