Ekain Berrira irteera

Batxilergoko Antropologia ikasgaiko ikasleak Zestoan izan dira Ekaingo kobazuloaren erreplika bisitatzen. Munduan lau daude eta horietako bat Gipuzkoan dugunez, aukera paregabea da Paleolitoko gizarte, kultura eta artera gerturatzeko. Bisitaldian bi zatitan banatzen da. Talde bat kobazuloaren erreplikara bisita egiten egon den bitartean, beste taldea sua nola egin, nola margotu eta ehizatzen zuten praktikan jartzen egon da. Itsuraz, fisikoki Ekaingo kobazuloko gizon emakumeak gure berdin-berdinak ziren, baina kulturari dagokionez oso ezberdinak. Bisita honek ezberdintasun kultural horiek ulertu eta gaur egun aintzat hartzen ditugun gauza batzuen balioaz konturatzeko balio izan du.

EKAIN BERRI