Autobus garraioaren aurkezpena

Ikasle batzuk oinez eta beste batzuk gurasoekin kotxez etortzen dira Lizeora, aukera horiek ez dituzten 600 bat ikaslek ordea, ikastolako autobus garraio zerbitzua erabiltzen dute ikasturtean zehar.

Lizeoko garraioa zerbitzuak Donostiako auzo gehienak, Urnieta, Hernani eta Lasarten bizi diren ikasleen joan etorriak kudeatzen ditu. Ikasle bakoitzaren beharretara moldatzeko, ahalik eta aukera malguenak eskeintzen saiatzen gara. Bidaia kopurua aldakorra da, ikasleak eguerdian etxean bazkaltzen duen edo bestelako jaduerarik egiten duen ala ez ez kontuan hartuta.

Bestalde, ordutegiak ere ahal bezain beste doitzen dira, ikasleak bidaian ahalik eta denbora gutxien igaro dezan.

Txikien autobusetan begirale bat ere badoa, ikasleei igotzen, jaisten, esertzen, hots, behar duten guztian laguntzeko.