Arartekoak deituta adin txikikoen arazoen inguruan eztabaidatzen

Pasa den hilabetearen amaieran Arartekoaren bulegotik ikastolara deitu zuten hiruhilabetero antolatzen duten adin txikikoen arazoen inguruan eztabaidan parte hartu nahiko luketen DBHko 4 ikasleren inguruan jakiteko. Urtean hiru bilera egiten dituzte gai hau jorratzeko, Euskal Erkidego Autonomoko hiriburu bakoitzean bat. Oraingoan, Eider Apaolaza, Martin Uranga, Markel Zubiria eta Ane Corral Gasteizen izan ziren beste eskoletatik etorritako ikasleekin adin txikikoen arazoetaz eztabaidatzen. Landu zuten gaietako bat adin txikikoenganako tratuan ematen diren joerak eta horiek etorkizunean beraien garapenean izan ditzazketen ondorioak izan zen.