Antolaketa oharrak

Senide txikien izenematea
Ikasturtez ikasturte, dei egiten diegu familiei Lizeoan hasi behar duten seme-alaba gaztetxoak dituztenean bere izenematea garaiz egin dezaten. Mesedez, dei edo idatzi idazkaritzara eta adierazi, ahal izanik, kurtso hasierako iraila edo urrian zehar.

Telefono mugikorrak eta publikoak
Oro har, Lizeoan ez da telefono mugikorrik behar eta jaso egingo dira gelan erabiliz gero, dituen ondorio nabarmenengatik. Behar izanez gero, ikastolak telefono publikoa du eskura. Bertatik egin ditzakete behar dituzten deiak.

Haurrak autoz ekartzen dituzuen gurasoei
Autobusen aparkalekua eta oro har ibilbideak errespetatzen ahalegindu behar duzuela gogoratu nahi dizuegu; barne zerbitzuak ez oztopatzen, alegia. Kontutan izan, askotan, autobusak maniobra egin ezinean ibiltzen direla. Ikastolan autoz sartu behar baduzue, izan ezazue funtzionamendua ez oztopatzeko eta lehenbailehen ateratzeko kezka.
Haur Hezkuntzaren goiko etxera joan behar duten txikiak ohi daitezela espaloitik buelta emanaz joaten eta ez aparkalekua zeharkatuz.

Motorrez edo bizikletaz datozen ikasleei buruz
Zoritxarrez Lizeoaren inguruko errepideak ez daude bereziki prestatuak ibilgailu hauek segurtasunez erabili ahal izateko. Zenbaitek arrisku handia hartzen dutela esan behar dizuegu. Gainera, honi buruz kontuan hartu Ikastolak duen ikasleen aseguru-poliza ez dela tresna mekanikoetan (bizikletetan, motorretan…) izandako istripuez arduratzen; eskola seguruek kanpoan uzten dute bereziki arrisku honen estaldura. Lizeora datozenean, bertan dauden bitartean, ezin dute motorra edo bizikleta dagokien aparkalekutik mugitu. Bakarrik sarrera-irteera bideak egiteko erabili ahal izango dira. Ibilgailu guztiek abiadura ahal den gehiena motelduko dute

Erretzaileen araudia
Eskola guztientzat derrigorrezkoa den arautegiaren arabera, erretzea debekaturik dago ikastolaren eremu osoan, espazio irekiak barne, alegia. Arau hori bete beharrekoa da eskola komunitatea osatzen dugun guztiontzat. Aintzat hartzea eskertuko dizuegu.