Alzheimer - Hedatuzeko proiektua

Lehen batxilergoko ikasle talde bat Hedatuzen barnean antolatutako Alzheimer proiektuan parte hartzen ari da. Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonak eta beren errealitatea gertutik ezagutzeko bitan izan dira Afagi-n, gaixoen famaliarteko elkartean.  Gaixotasunaren zehaztasun zientifikoen berri eta neurozientzian eman diren aurrerakuntzak gertuagotik ezagutzeko, ordea, Cita Alzheimerren izan dira. Talde honen helburua, aurretik jasotako esperientzia eta ezagutzak gizarte proiektu ezberdinetan irudikatzea da.