Alboanen eskutik Kongoko gatazka minerala aztertzen

3. DBHko ikasleek, Social Sciences gaiaren barruan, ikasturte amaierako proiektu bezala, beste ikastola batzuekin batera, ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundearen kanpainarekin bat egin dute. Kanpaina honen helburua gatazka mineral deiturikoen gaineko kontzientziazioa bultzatzea da. Arazo honek eragin larria dauka Kongoko biztanleengan, eta hauek laguntzeko, ALBOAN sakeleko telefono zaharren bilketa sustatzen ari da. Honenbestez, 3. DBH-ko ikasleek kanpaina hau 1. eta 2. DBH-ko ikasleei aurkeztuko diete, bilketa DBH-n soilik egingo baita, ikasturtea amaitu bitartean.

PASA DEN URTEKO BIDEOA