Akrosport, gorputzarekin idazten

Gure gorputzak espresiorako aukera amaigabeak ditu, keinuak, soinuak... baita formak egiteko aukera ere. DBHko 3. mailako ikasleak akrosport izeneko disziplinan murgilduak dabiltza. Helburua gure gorputzak modu zehatz batzuetan bilduz hizkiak sortu eta hizkiak bilduz mezu bat osatzea. Ea asmatzen duzuen irudian zer jartzen duen!