Jangelaren funtzionamendua

15/16 ikasturtean Jantoki aukera berriak sortu genituen, besteak beste, bazkari garraiatuaren sistemarekin amaituz. Albiste garrantzitsua da bertako sukaldea erabiliko dugula eta bazkaria ikastolako sukaldariek prestatuko dutela. Horri esker, bazkaltzeko eredu berriak izango ditugu. Hala ere, kontuan hartu aldaera berriak bakarrik BHko ikasleentzat izango direla.

DBH-Batx-i dagokionez, ordutegi eguneratuan ez dago astegunen arteko oinarrizko desberdintasunik eta horren baitan, oso kasu bereziak aparte, ez da beharrezkoa ikusten eredu desberdinen arteko konbinazioak kudeatzen ibili behar izatea. Erabilerak ikasturte osorako izango dira, beraz.

Hauek dira ereduak eta 10 hilabete berdinetan dagozkien ekarpenak:

    • J-0-BH eredua:  Eguerditan ez naiz ikastolan geldituko.
    • J-1A-BH eredua: Ikastolan geldituko naiz. Bazkaria nire kontura eskuratuko dut eta erabat autonomoa izango naiz ikastolako berariazko espazioan.
    • J-1B-BH eredua - 25€: Ikastolan geldituko naiz, etxeko bazkaria ekarriko dut eta ikastolaren zerbitzuak inplikatuko ditut kudeaketan (goizean goiz zaintza hotzean utzi, bazkalordurako birsortua jaso eta berariazko jantokia erabili…). Gainera, ikastolak finkaturiko ontzi estandarizatuak derrigor erabiliko dira (±15€).
    • J-2A-BH eredua - 70€: Ikastolan geldituko naiz eta Ikastolako jantokia erabiliko dut ohiko menuarekin (bi plater).
    • J-2B-BH eredua - 55€: Ikastolan geldituko naiz eta Ikastolako jantokia erabiliko dut menu arinaren ereduarekin. (plater bakarra)

HH-LHri dagokionez, esan bezala, Jangela-zerbitzuak bere ohiko erabilerak mantenduko ditu eta aurreko horiek guztiak egonkortu arte ez da beste aukerarik aurreikusiko. Ondokoak dira:

    • J-0-HH edo J-0-LH eredua: Jantokikoak ez diren ikasleek ikastola utzi behar dute etxera joateko.
    • J-1K-LH eredua: Aurreko proposamen horrek badu salbuespen bat kirol-entrenamendu egunetan. Alegia, egun hauetan kirolariek etxeko bazkaria ekar dezakete eta kirol-egiturak bere kontu hartuko du, entrenatu ondoren bazkaltzeko aukera bermatuz espazio aproposean.
    • J-2-HH23 (100€)/J-2-HH45 edo J-2-LH (90€) ereduak: Ikastolan geldituko naiz eta Jantokia erabiliko dut ohiko menuarekin (2 plater). Kirolariak jangela-kideak badira, zerbitzu honen kudeaketan jarraituko dute entrenatu ondoren bazkalduz.

Gainera, HH/LH eredu horietan bi maila nagusitan erabiltzea gerta daiteke:

(A)    Ikasturte osoan erabiltzea egunero-egunero, edo

(B)     Ikasturte osorako programazioan asteko egun gutxiagotan aritzea. Kasu hauetan ezinbestekoa izango da intereseko aste-egunak ongi adostea eta errespetatzea.

Kasu guztietan, ikasturte osorako udako planifikazio honetatik kanpo zerbitzuak beranduago erabiltzen hasi nahi dutenek, egiturazko gastu egonkorren ekarpen bezala, aparteko sarrera-kuota ordaindu behar dute. Era berean, ezustean, kurtsoaren bukaera baino lehenago uzten dutenek, irteera-ekarpena ordainduko dute.

Azken eskaintza bezala, eskaria garaiz aurkeztuz, Jantokian (ez beste ereduetan) egun solteko erabilera egin ahal izango da, eguneko zerbitzu bezala ordainduz. Eskaera hauek egun berean egin ahal izango dira, goizeko 9ak baino lehen. Azken ordutegi hau menu arruntak diren neurrian, bereziagoak (alergikoak…) bezperan itxi ohi baititugu.  

Zuen beharrei erantzun egokiena emango dion aukera egin ahal izateko, kasu guztietan Zerbitzuburuarekin argi ditzakezue erabilera-motak.

Ohar nagusiak:

JANTOKI AURRERATUA. Badago, baita ere, aparte kudeatzen den beste jangela eskaintza ikasturteko hasierako ezohiko egunetarako. Honetan aritzeak aparteko izen-ematea eskatzen du uda partean.

Jantokiko zerbitzuaren abiatzea: Jantokia eskola-egun osoa duten ikasleentzat irekitzen da. Etapa guztiak irizpide beraren arabera gehitzen joaten dira ikasleak, HH2-3 urteko ikasleek sarrera egokitua dutelarik.

Jantokiari buruzko informazioa: Jangelako erabiltzaile zaretenok berariazko azalpenak jasoko dituzue baldintza nagusiekin. Besteok idazkaritzan eskuragarri izango duzue.

Jantokia ez erabiltzeko oharra: Gurasoek haurrak zuzenean jaso eta zerbitzua erabili gabe eraman behar dituzuenean, jantokira hurbildu eta begiraleari jakinarazi behar diozue, honek hutsegitearen kontrola eraman dezan.

Batxilergoko ezaugarriak direla eta:

Ikastolaren Zerbitzuek eskola egutegiari erantzuteko aurreikuspena egiten dute. Beste aldetik egutegi ekonomikoa dugu eta kuotei dagokionez urteko kostu osoa finkatzen zaio eta 10 hilabetetan kobratzen diren 10 kuota berdinen arabera ordaintzen da. Alegia, ikasturteko ordainketa egutegia lektiboa baino malguago eta luzeagoa da eta ez du, beraz,erabilera egutegi errealaren jarraipen zuzena egiten.

Baja aurreratua zerbitzu errealeko egutegi lektibo arrunta bitartean gertatzen diren ezohiko etenak kudeatzeko aurreikusia dago eta ez da nahastu behar ohiko 10 hilabeteko ordainketa egutegiarekin. Zorionez, HH-LH-DBH egutegi lektibo eta ekonomikoak antzekotasun handia dute. Horri esker, ohikoan ez dute konfliktorik sortzen. Egun kopuru desberdinekin, bata zein bestea 10 hilabete naturaletan [iraila-ekaina] hedatzen dira.

Batxilergoak oso antolaketa desberdina du. Egutegi lektibo eta ekonomikoaren artean diferentzia esanguratsuak daude eta bakoitzak bere egitura propioa du. Ordainketa 10 hilabetetan bada ere, oinarrizko zerbitzu lektiboa 8 hilabetetan agortzen dela agerikoa da. Denbora horretan klase-egun arruntak ditugu, DBHn bezalakoak. Denbora horretan, zerbitzutik baja aurreratuak kudeatzeko aurreikuspena egina dago.

Gainera, Batxilergoak egutegi gehigarriak ditu ebaluazioak, errekuperazioak edota Hedatuz eta Unibertsitatera begira antolaturiko programak gauzatzeko non ikasle bakoitzak bere interes eta merituen arabera ibilbide desberdinak osatzen ditu. Azken egutegi honetan ez dago baja aurreratuaren aurreikuspenik, zerbitzu lektibo arruntera begira baitago sortua.

Sarrera – Irteerak

  1. Oinarrizko irizpidea: Jakinarazpenak hiruhileko batetik hurrengora egin behar dira.
  2. Ekarpen ekonomikoen trataera: Ikus Jangelaren koadro orokorra.