KiVa Proiektua

Gure ikastolan KiVa programa abian jarriko dugu!

 

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa da. KiVa programa Finlandiako  Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredu bat da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. Frogatuta dago: KiVa-k eskolan jazarpena murrizten du eta ongizatea hobetzen du! Finlandian, Lehen Hezkuntzako ia eskola guztiak KiVa programa ezartzen ari dira.

KiVa ikasgaietan, ikasleek jazarpenaren kontra borrokatzeko bideak ikasiko dituzte

KiVa-ren ezarpena era askotan nabari da eskolan. Ikasleek KiVa ikasgaiak izango dituzte (10 ikasgai dira, eta bakoitzak 45 minutuko bi saio ditu). Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak sartzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute zer modu egon daitezkeen jazarpenari aurre egiteko, eta praktikatu egingo dituzte. Ikasgaien osagarri gisa, eskola-jazarpenaren aurkako KiVa ordenagailu-joko bat ere badago. Eskolako korridoreetan KiVa posterrak egongo dira, programa etengabe presente dagoela ziurtatzeko.

KiVa taldeak eta gelako irakasleak elkarrekin aurre egiten diete jazarpen-kasuei

Programa ezartzen duen eskola bakoitzak indar berezien talde bat du –KiVa taldea–, gutxienez hiru irakaslek edo eskolako beste langile batzuek osatua. Gelako irakaslearekin batera, jazarpen-kasuez  arduratzen da taldea. Eskolako langileek trebakuntza jaso dute, KiVa programa nola ezarri eta jazarpen-kasuez nola kudeatu jakin dezaten.

Zure haurra jazarria izaten ari dela susmatzen baduzu, edo besteei jazartzen ari zaiela uste izateko motiboren bat baduzu, mesedez jarri harremanetan ikastolarekin, auzia ahalik eta modu eraginkor eta azkarrenean bideratu ahal izateko! Jazarpenaren inguruan hitz egin berarekin, baita jazarria ez bada edo besteei jazartzen ez bazaie ere. Garrantzitsua da zuk eta zure haurrak elkarrekin pentsatzea zer egin beharko litzatekeen norbait eskolan jazarria izaten ari bada!

KiVa Gurasoen Gida eskuragarri dago KiVa webgunean: www.kivaprogram.net/basque

 

“KiVa eskolan jazarpenik ez”

“Ederra da KiVa eskola batean egotea!”