Funtzionamendua

BATZAR NAGUSIA

Ikastolaren organo gorena da, arlo pedagogikoa eta ekonomiko-administratiboa bere eskuduntza dira. Honetaz gain, arlo horiei buruzko norabide nagusiak eman eta memoriaren bitartez azalduko diren emaitzen onarpena dagozkio.

GESTIO-BATZORDEA

Batzar Nagusia funtzionamenduko organoetara hurbiltzen duen organo ordezkatzaile eta funtzionala da. Berak kudeatzen du ikastola zuzenean eta, era berean, funtzionamendu-mailako zuzendariaren gestioaren kontrol iraunkor eta zuzena egiteko ardura du.

  • Hezkuntza eta Kultura Azpibatzordeak
  • Ekonomia Azpibatzordeak

ZUZENDARIA

Gestio-Batzordearen agindupean dago eta bera da funtzionamendu-egituraren arduradun nagusia. Beraren menpe daude egitura honen organo eta partaide guztiak eta bere bitartez ematen da gobernu-egituraren eta funtzionamendu-egituraren arteko lotura.

ARLO PEDAGOGIKOA

Zuzendariaren ardura pedagogikoa sailka banatzen da.

  • Haur-Hezkuntzan, koordinatzaile bat.
  • Lehen Hezkuntzan koordinatzaile bat, saileko buru.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, koordinatzaile bat, sail horretako bi zikloen arduradun.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoan, koordinatzaile bat, ziklo horren eta Lanbide Moduluen arduradun.
  • Bigarren Hezkuntzan, Ikasketa-buru bat, Arloko buru bat.

Koordinatzaileak beren sailetako funtzionamendu pedagogikoaren arduradun nagusiak dira, eta zuzendariaren menpean daude edota Ikasketa-buruarenean, Bigarren Hezkuntzan.

ARLO ADMINISTRATIBOA

Ikastolaren funtzionamendu ekonomiko-administratibo osoa hartzen du bere gain. Arlo honi dagokio izaera ekonomiko-finantzario, juridiko-laborala eta ergonomikoa duten arazoez arduratzea, baita pedagogia arlotik datozen eginkizun administratiboez ere.

IRAKASLEEN KLAUSTROA

Ikastetxean ikasleen hezkuntzan partaide diren irakasle guztiak ordezkaritza bakarrean biltzen dituen organo kolegiatua da.

MINTEGI-BURUAK

Ikastetxe osoko edo sail bakoitzeko hezkuntza, nahiz irakaskuntza mailako arlo zehatz baten arduradunak dira.

KONTSEILU PEDAGOGIKOA

Zuzendariaren menpean eta Ikasketa-buruaren ardurapean, eskolaren partaideak diren hiru estamentuen -guraso, irakasle eta, ahal den neurrian, ikasleen- partaidetza bideratzen duen organoa da kontseilu pedagogikoa.