2 urteko gurasoak adi. Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Dekretuaren aldaketa.

2018ko abuztuaren 6ko datarekin argitaratu da, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua aldatzen duena eta laguntzen sistema osoa handitzen eta hobetzen duena.

Zehazki, berrikuntzetako bat da bigarren seme edo alabagatiko laguntzen handitzea, hiru urtetan jarraian kobratuko dena: jaiotza urtean, semeak edo alabak urtea betetzen duenean eta azkenik, bi urte betetzen dituenean.

2016an jaiotako bigarren seme-alaben kasuan, mantentze-laguntza eskaera egin ahal izango da 2018ko abenduaren 31ra bitartean, biak barne.

DIRU LAGUNTZAK ESKATZEKO INPRIMAKIA

AZALPEN OROKORRA

DIRU LAGUNTZEI JARRAIPENA EMATEKO