16 urte azpiko Hockey txapelketan brontzezko domina

Beste urte batez, Euskadiko 16 urte azpiko Hockey selekzioan Lizeoko ikasleen presentzia ugaria izan da. DBH hirugarren eta laugarren mailako hainbat neska-mutil izan ditugu aurreko asteburuan Valentzian jokatutako Espainiako hockey txapelketan. Bai neskek bai mutilek brontzezko domina lortu zuten. Neskak goal-averagea kontuan izanda, finaletik kanpo geratu ziren , baina hiru eta laugarren posturako partiduan C. Valencianako taldea garaitu zuten, multzo fasean ez bezala. Mutilak Madrildarren eskutik finaletik kanpo geratu ziren, baina brontzea Cantabriaren aurkako partiduan eskuratu zuten.